Altxor txiki bat itsason
Ezkiotik oso gertu, Itsaso dago. Herri txikitxo bat hau ere, bere elizatxo eta enparantzatxoarekin, baserriz inguratuta. Gipuzkoa barreneko herri euskaldun bitxi eta polita. Begiak erne badauzkazu, oso gauza politekin egiten dezu topo.
Baten berri emango dizuet, parre txiki bat egin dezazuen. Baserri hontan aurkitu ez banuen ere, imajina zazue hontanxe dagoela altxor txiki hori. Jar zaitezte bidean, holaxe, ta abiatu, bertako ateraiño...
Orain ikustazue ate honen ederra; zahartutako gauzek berezkoa duten edertasun ukaeziñ hori...
Eta billatu orain xehetasun txiki hoiek, izkutuan bezela daudenak, baiña esanahi haundi eta ahazteziña dutenak...
"Reinaré en España"
Nun eta Itsason aurkitu behar holako perlak!
Baldin euskaldunen bati bihotzerrea jarri bazaio, jun dadilla aguro bikarbonato billa, ta lagungarri izango zaiolakoan bueltarako, horra, antidoto pixkat!
____
0 Comments:
Post a Comment
<< Home