Nere maitea hor bizi da
Nere lagun batek atzo bertan kontatu zidanez, bere lagun bati sukaldeko kaldera puskatu zitzaion, eta hau konpontzera etorri zitzaion teknikoarekin maitemindu da itsu itsu. Larri omen dabil neskatxa, ikasten ari dalako, ta ezin dalako iñola ere konzentratu, mutil honekin gau eta egun pentsatzen.
Ez dio bere maitasuna konfetsatuko iñola ere, oso lotsatia dalako. Bere lagunei hari (ezaguna baita), ezer ez esateko erregutu die, hil egingo litzakelako lotsaren lotsaz, hark ezer jakingo balu.
Jun-etorrikoa ez dan maitasun mota honetan holaxe gertatzen da: maitalea egunero egunero pasatzen da maitearen leiho azpitik, burua gora altxata beti, hura noiz azalduko zain. Tarteka haren silueta ikusiko du; zorte gehiagorekin leihotik begira harrapatuko du pixkabatean, baiña gehienetan, leihoa baiño ez du ikusiko egunero: bere maitea barruan dagoelako ilusioarekin konformatu beharko du.
Hilabetetan holaxe, urtetan...
Burua hainbese altxatzeaz lepoko miñez bizi dala konturatzen dan arte.
____
0 Comments:
Post a Comment
<< Home