Euskaldunon izaeraz
Nere amari askotan entzun diot esakera hau: "inportanteena alkar ulertzea da". Euskeraz ezin bada, gazteleraz, alegia. Neri atentzioa deitu dit beti nere amaren arrazoi honek, baserrian jaiotakoa dalako, euskaldun peto petoa. "Vasca vasca" (espaiñolek oporretan beti botatzen diguten hori, ezagutu eta gutxira, konfiantza hartzen dutenean: "sí pero... ¿sois vascos, o vascosvascos?").
Baserritarrak lotsa dira, ez dutelako euskeraz "ondo" egiten. Euskaldun "alfabetatuok" ere lotsa, ez degulako baserritarren erreztasunaz hitzegiten.
Euskal-Herritarron izaeran, zerikusi haundia izango du gure klimak, orografiak, kulturak... baiña gure hizkuntza arazo honek, nere uste apalean behintzat, eragin haundi haundia dauka.
Konplejua badela erakusteko, beste adibide bat: bi euskaldun ari dira hizketan, eta esaldi batean bai, eta hurrengoan ere bai, erdera sartzen dute. Baiña ez juramentu baten beharrean direnean bakarrik; edo euskeraz parekorik ez dutenak esaterakoan, baizik eta EDOZEIN gauza esateko. "Badator Iñaki... Y me dice... Aizu maja, zergaitik ez didazu etxera deitu?" "Ni naiz más generosa, zu baiño". - Adibidez.
Bakarren batek esango dit beharbada, ea zein naizen ni jendeari bi hizkuntzak batera erabiltzea galerazteko.
Kontua da, nere ustez behintzat, ez dala askatasun arazo bat. Euskaldunon konplejo arazo ikaragarri bat baizik. Euskerak lotsa ematen digu.
Hortxe uzten det, norbaitek mamitu nahi badu ere.
Baldin zuzen ez banabil, ta akonplejatuak ez bagera, lotsatiak bagera behintzat, eta hala dala erakusteko, hementxe uzten dizuet froga zientifiko bat.
Bietan neskatxak sorpresaz harrapatu nituen. Zein dira Cubatarrak? Zein euskaldunak?
____
0 Comments:
Post a Comment
<< Home