Paper bakan bidaiari hoiek
Atzo haziendako bulegoetara joan nintzen, txintxo-txintxo nere ondarearen berri ematera. Paper guztiak eraman banituen ere, bati zigilu bat falta zitzaion. Berriz jun beharra daukat papertxo hori eramatera, behar duen zigiluz ondo apainduta.
30 kilometro.
Orain dala egun gutxi batzu, ikaratuta geratu nintzan telebistari begira. Kotxez ibiltzen geran kilometro bakoitzeko, nik ez dakit zenbat CO2 gramo botatzen ditugun atmosferara.
Gustora jakingo nuke zenbat CO2 pilatzen dan gure buru gaiñean, bakarrik haziendak zergadun bakoitzari esijitzen dion paper bakan hoien kontura.
Batuketaren emaitza ez badaukat ere, beltz asko somatzen det. Oxigeno gose naiz derrepente...
____
0 Comments:
Post a Comment
<< Home