Loaren goxoa
"Osakidetzak ezagutzera eman duenez, kanpaina berri bat martxan da euskaldunon lo egiteko ohiturak aldatzeko. Kanpaina hau, azken bi urteotan egindako ikerketa luze baten ondorio da. Euskaldunok oso lo gutxi egiten omen degu. Arrazoiak ugari direla diote adituek, baina garrantzitsuenak bi hauek omen dira: interneten gehiegizko erabilera, eta batez ere, telebistaren aurrean emandako orduak. Oso ohitura zabaldua omen da ordu txikietan telebistari begira egotea, hurrengo egunean oso goiz jaiki beharra izan arren. Ohitura hauek, euskaldunon bizi-kalitatean izugarrizko efektua omen dute, eta epe ertainera, eragin kaltegarria ere bai, gure osasunean".
____
Berri hau ez da gaurko egunkari edo teleberrietan azaldu noski. Iñork gutxik ematen dio kontu honi merezi aiñako garrantzia.
Kasuak eta kasuak daude, baiña orokorrean, esango nuke denbora izugarri galtzen degula gutako askok tonto-tonto, batere interesatzen ez zaizkigun gauzak ikusten, lauki argidunari begira.
Guztiz beharrezkoa da, sofan etzanda/ordenagailuaren parean, zesuma egotea; "ezer ez" egitea. Baiña tamaiñan. Noraiño erabakitzen degu guk, eta ez gure inertzia gaizto honek, benetan komeni zaiguna-nahi deguna? Ze altxor preziaturen truke ibiltzen gera hurrengo egunean umore txarrez, indarrik gabe, logurez arrastaka?
Ilargi beteko ibilaldi askotxo galdu ditugu, azkenaldi luze hontan.
Haur txikiak dituzuenok behintzat, eziezue gero lo-ordu goxorik lapurtu, berandurarte telebista aurrean egoten utziz. Ez gaiztoak izan.
____
0 Comments:
Post a Comment
<< Home