Ijitu jende hoienak...
Ijituen integrazioaz dexente dakien batekin egon nintzen aurrekoan hizketan, eta galdera hau egin nion: ea haur ijitoak eskolaratzeko politikak funzionatzen duen; ea ijituen integraziorako lagungarri diren. Zera esaten zidan: haurrak diren bitartean nahiko ondo juten direla gauzak; arazoak koxkortzen direnean hasten direla.
Helduok, orokorrean behintzat, bakoitzak geure tokia hartzen degu azkenean, ta nekez mugituko gera toki horretatik; baiña haurrak, espazio berbera konpartitzen dute. Zorionez.
Jun dan hillean nere herriko ikastolako aldapa jeisten, hiru bat urteko bi ume ikusi nituen eskutik helduta. Bata, ijitutxo illeluze narratxa; bestea, printzesa moduan jantzita zijoan neskatxa polita. Poz pozik zetozen biak aldapan behera. Emozionatu egin nintzen.
Beste bi preziosidade hauek, aspalditik ezagutzen ditut. Zoragarriak ziren 3-4 urte zituztela. Aurrekoan elkartu nintzen beraiekin urte mordoxka baten ondoren. Lehen beziñ zoragarri segitzen dute.
Koxkortzen hasitako ahizpa zaharrenari, kostata lortu nuen argazki bat ateratzea. Hementxe ipiñi nahi det, beste biekin batera...
____
1 Comments:
Biseksüel erkeklerden oluşan gay pornoları göt sikmeyle günümüze kadar popüler olmuştur yine.
Post a Comment
<< Home